Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

04.06.07

Itxas-lur VS ITXASKI, patatekin jango ditugu!!

Posted in Azken berriak, Emaitzak, Entrebistak, Golegileak, ITB(Itxaski Telebista), Loturak, Sailkapenak, Sailkatugabeak, bertsoak April 6, 2007 at 21:19 by zerdiok

Urte txarra izan denik ez dut esango; ona izan denik ere ez noski. Garbi dago gauza bat, igandero lagunekin elkartu gara elkarlana eta adin desberdinen arteko erlazioak handituz eta gauza berriak ikasiz, hau da garrantzitsuena.

Ikasi egin dugu eta zihur naiz, hurrengo urtea aurtengoa baino hobea izango dela. Zihur naiz.

Bestetik hurrengo urtean jarraitzera animatzen diet jokalari guztiei, talde bikaina osatu baitugu.  ITXAS-LUR-i egurra.

OIER ARANZABAL

03.30.07

Xabier Etxeberriaren bertso sorta. Horrelakoak behar ditugu!

Posted in bertsoak March 30, 2007 at 10:43 by zerdiok

 ITXASKI F.C

 -1-

Cromagnon-go gizonek

balletean nola

jolasten da Zarautzen

hondartzan futbola:

goizez eta oinutsik

lehengo eskola,

nahiz azkazalak hautsi

ez dio ajola.

Ez dadin esan kasta

galdua dagola! 

     -2-

Nahiz eta kirolean

ez geran eredu

bertso eskolan batek

egin zun erregu:

Guk ere ekipoa

osa dezakegu,

oraindik gazte xamar

itxuraz gaude gu,

Egañak bezainbeste

korrituko degu! 

     -3-

Mantxi botilleroa

edota atean,

Felix eta Xabier

atzeko partean

Aitor pibote gisa

guztien tartean

Oier ta Aranzabal

noski atakean

Hodei jubenila da…

hurrengo urtean. 

     -4-

Bistan denez, halare,

ez ginen nahikoak

gutxienez hamaika

behar ekipoak.

Fitxatu genituen,

ez nolanahikoak:

gazte korrikalari

eta sasoikoak,

eta bi beterano,

gordin antxekoak.

     -5-

Escobar ta Andoni,

ateko pareta,

defentsan Arriaga

Beñat ta Urbieta,

Jon, Axi eta Orbek

zenbat lasterketa,

Perez, Harri ta Ima

indarrez beteta…

Fernando ta Txope ez,

za(ha)rrak dira eta! 

     -6-

Patrozinadorea

hurrengo problema:

aurkitzea dirua

jarri zezakena.

Itxaski jo genuen

guk egokiena

herri kaskoan dagon

betiko taberna,

urteko “isostarra”

zerbitzen duena. 

     -7-

Kamiseta horia,

guztiz dotorea;

Moskutik ikusten da

gure kolorea.

Ilunagoak dira

emaitzak ordea,

ekipo asko dago

gu baino hobea…

Urtzi behar genuke

entrenadorea! 

     -8-

Dena dela ez gera

ibili hain gaizki;

lehen urtea gendun,

egin degu aski.

Orain ospa dezagun

afari ta guzti,

eskatuz bi gin tonic,

lau ron, hiru whisky…

Kopen txapeldun baietz

atera Itxaski! 

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios