11.04.08
ITXASKIK ETA KEPA LOIDIK BINA BERDINDU DUTE
Oier Aizpurua partiduko protagonista izan zen berriz ere bi gol sartuaz. Epaileak, existitu ez zen penalti bat adierazi bazuen ere, Itxaskik plaieroetan hirugarren urtea daramala erakutsi eta berdindu egin zuen bigarren zatian.
Bigarren denbora 2-0ekoarekin aldapa gora jarri bazen ere, taldeak erraz eman zion buelta markagailuari Aizpurua probidentzial baten bi golekin. Taldeak orokorrean partidu ona burutu zuen, eguraldiaren nondik norakoak kontuan izanez gero, eta Kepa Loidi taldeari apretu larrian ipini zion azken minutuetan. Lau puntu hiru partidatan, emaitza txukuna.
Aizpurua, Denis eta Berix: partidu oso ona.
Fitxaketak onak izan direla garbi geratu da, baina ez fixaketak soilik, Oier Aizpuruaren aurpegi onena berreskuratu du taldeak. Berix erdian konfidantzaz eta gogoz ikusi zen eta Denis Aranburuk duen teknika ona agerian laga zuen
“txapo”
koller -(e)k esandakoa,
2008 Azaroa 4 @ 13:14
bale ekipo bale!!
hola beste gauza bat dek!
goguakin ta ar`pegiya emanez jokatzen badiu emaitza positibuak ateatzeituk!!
Bengaba oingo jornadak kalbia dituk ta!
aurten itxaski….ESTA A TOPE!!!
p.d—>aranzabal nun hago?
itxas... -(e)k esandakoa,
2008 Azaroa 4 @ 13:14
FALTAN 25 DIAS…
Axi -(e)k esandakoa,
2008 Azaroa 4 @ 13:14
Benetan enpate bikaina izan huan, bateze arbitro putaseme harek oso zaila jarri zitxigulako. Halare, holako eualdiya ta kanpitaña enian ikusi…beraz, Josep nere idoluak intzun bezela, kapitain ardura hartu nahi duen orok bere izena eman dezala.
Bestetik, fitxajiak ekipuai bixitasuna emantziotek, ta horrek ilusiyua sortuik ekipuan, oain danok elkartuo ta norabide berdinian gitxaztik. Beraz, benetan pozik niok.
Hurrengo astian zenen kontra zekau??
Aurten Itxaski, Tope Zitxok!!!
koller -(e)k esandakoa,
2008 Azaroa 4 @ 13:14
epa gaztiak!
Asteburu hontan arg tokatzek. Nik partidua igandian zekat balomanoka baño oindik etzakit z ingo diaten eo playeruak eo eskubaloira jun.
beno zehaztukoyat z ingoyaten
benga egonetan!
aurbieta22 -(e)k esandakoa,
2008 Azaroa 4 @ 13:14
ok ima!!!
Etzekikenantzat, partidua 11:30tan dek!!!!
chilavert -(e)k esandakoa,
2008 Azaroa 4 @ 13:14
iepa gaztiak, ba bueno deskanso honen ondoren ba iganden berrize partidua zekau ta aurkari zuzen baten kontra, alegiya irabazi inber diaula e, Ima ik ikusi ze iteken balomano o plaieruak.
Bestetik, ba ostialen entrenamendura aber jende geixio azaltzeken, ez baik beintzat euriya garbi iten azaldu ingo giatuk ez, alegiya, dudoso baziok azaldu behintzat.
Ba ori igandearte ta larunbaten danak zintzo zintzo(neregatik hasita), benga aio
AURTEN ITXASKI……..
…….TOPE ZITXOK!!!!