10.19.08
ARRANO VS ITXASKI 2-3 GARAIPENA, AIZPURUA BAZEN ORDUA!

Aizpu ezin hobe baten partidu bikainari eta talde joko onari esker 3 puntu garrantzitsu poltsikoratu ditu Itxaskik.
Bigarren jardunaldian etorri da Itxaski taldearen garaipena, eta honela bere istoriako liga hasiera honena berdindu du, lehenengo bi jardunaldietan 3 puntu bilduaz. Hasieratik erakutsi zituen hortzak taldeak, argi eta garbi laga zuten lehen minututik partidu hura Itxaski tabernan geratuko zela, istoriarako. Jokoa kontrolpean izan eta Arranoren gainetik ibili ziren, pare bat jokalditan salbu (Arranoren golak.)
Aizpuruak zabaldu zuen markagailua 1-0ekoa ipiniaz. Denok saltoka. Denok pozik, Oierri animo oihuak… Baina Arranok hodeietatik jaitsi arazi zieten. 1-1ekoa jarri ostean, aukera bat zen amore ematea, kikiltzea; baina ez, aurtengo itxaski ez zegoen horretarako prest zirudienez eta 2-1ekoa ipini zuen berriz Aizpurua handi batek. Txapo. Berriz hodeietan…
2-2. Denak Barajaseko spanair-a bezala lurreratu ziren, baina ez zen inor hilda suertatu. Amore eman gabe, indar handia erakutsiaz, Arrano taldearen denbora galtzeei kasu ziztrinik egin gabe, amaierako 3-2a ezarri zen Aitorrek jaurtitako baloi batekin, defentsa batek desbideratu ostean. Partidu osoan zehar ikusitakoa, logika, gailendu zen. Ordutik aurrera garbi ikusi zen Itxaskikoek arrastaka zeramaten nekea, zaila izan baitzen Azkueren (Arranoko erdilaria) barnekaldiak gelditzea. Azken minutuetan atera zuen amorrua Arranok, bere aurpegi onena erakutsiaz.
Epailearen lan txarra
Epaileak argi erakutsi zuen, zein zaila den plaierotako partidu bat pitatzea. Harriri gol bat anulatu zion, Imari egindako penaltia “ez zuen ikusi…” eta abar… eskerrak emaitzarekin bigarren planoan geratu zela.
jarraitzailea -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
Azterketa sakonagua iteik bai? golak eta zenek sartu ditun beintzat!
Asko eskertuko genun.
AURTEN ITXASKI…
Marmolkide -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
Abian da gure web orrialdea ere !!!
Ez da zuen nibelera ailatzen baina …. zuen kontra zekauneako tope nitxiok !!!
www.marmol.mundua.com
Maldini -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
Aste hontan entrenamendua bai??
aurbieta22 -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
Aupa ekipo!!!!
Gaur bezela entrenatuta, aurten kopa guriaek fijo!!!!!! (bai indirekta bat dek, 3 azaldu gaituk!!!)
Maldini -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
Ya ya, jendia azaltzia re etzan txarra izango!! Hainbeste istori…..ta geo zea, entrenamenduta azaldu re ez!jaja
Hala, a jugar a pala!!!!!!!!!
chilavert -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
iepa jente, ne aldetik barkamena eskatzeiat, uste nin ezitxola, ne errua asumitzeiat, hurrenguan kapi bat izango nauk. ta bestetik, gaur ima ta ni ekipuak fitxatzen eongaituk ta kopa guria dekela seguru esateizuet, benga egonetan
AURTEN ITXASKI……..
………TOPE ZITXOK!!!!!
koller -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
epa jentz!
bai bai ez genitxekan partidua baño han nitxion ni topea!
benga aurten itxaki TOPE ZITXOK!
egonetan!
chilavert -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
iepa gaztiak!!!
aber, igandeako partidurako beira ya baja bat seuru ziok, Imanol, ze balomanoko partidua re iganden 12tan zekau, ni plaierota niak lasai, besten abtek ingoik delegau lana, baina, Imak ba….. Berixek aldik plaieruak jolastu ta Ituk ba etzkeit, etzekit zmz zioken oainidk ta bestela re balomano eukiko zian, alegiya, Ima ta Itu baja ditukela. Besten baja bat o baziok?
Bestetik, ba atzo Berixekin itzieiten eonituan ta beak nayo dikela jugadore jolastu ta nik e bai, berez, baina aste hontan Denisek jugadore naibaik, nei berdintziak faoria itia ta portero jolastia, baina, kontuan euki, nik jugadore nayo diatela ta Denisei faoria itearren dekela, ez eozein partidutan portero jolastkeo prest niokela.
Bo ba besteik gabe, eongo gaituk ta igandian ba 11:15-11:30 ta kepa loidiri egurra ematea, egonetan
AURTEN ITXASKI……
……TOPE ZITXOK!!!!
aurbieta22 -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
iepa gaztiak!!!!!
Aber ostialen entrenamendua baziok ezta???? Berez, esan genian ostiralero eongo uala baina aurreko astian 3 azaldu gintuan ta…
Jendia azaldukoek????
axi -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
Iepa.
Nik aurrekuan ezinian azaldu ze gastrointeritisekin nitxon. Ni bestela beti azalduko nauk libre zekatenetan bederen. Porteruan ixtoriyakin…hirurok nahi dezue jugadore jolastu, orduan, eztiat uste inork inoi faboria iteagatik dekenik, baizik rotaziuak inber dituzuela zuen artian hitzeinda.
Ordun, 6tan ikastolan bai o ez? euriya ite baik eztiat uste merezi dikenik, bestela bai.
Ondo izan
chilavert -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
iepa gaztiak, aber ostialero nire azalduko nauk, ahal diaten guztitan behintzat.
Ta bestetik, ba nik garbi utzi nian hasieratik, nik portero jolasutko nila denis ta berixek ezin zienen, alegiya ni berez enaukela portero, usteiat jendiak gaixki ulertu dikela. Jendiak usteik ba hirurok gaitukela portero ta ez dek ala. Berixek etzekit ze pentsatzeiken, baina nik behintzat argi ta garbi esanian ta bestela oain esateyat ni berez jugadore naukela ta biyak ezindienen ba ordun jolastukoitela portero.
Aste hontan ba berdintziak portero jolastia baina oso gutxitan gertaukoek aste ontakua, alegiya nik portero jolastkeo gogua eukitzia.
Bere garaian, gaixki esplikau banituan ba barkamena eskatzeiat, baina usteiat naiko argi utzi diatela oain
Ba ori ostialen 6tan ikastolan ta euriya iten baik ba obe ez, ze igandeako katarro ear bat arraptzia bazekeau.
Benga etziarte!!!
AURTEN ITXASKI…….
…..TOPE ZITXOK!!!!
chilavert -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
iepa berrize, aber porteruan asuntuangana itzuliz, usteiat klaro ziokela ba portero izan nahi diken bakarra denis dekela ta jugadore ba hirurok nai diaula ta ordun aber ze iruitze zaizuen ola iten bayau, beti re danak ados eonezkeo
denis-exko-denis-berix-denis-exko-denis-berix ta ola
baten baten batek ezinbaik jolastu ba hurrenguak itia ta bere txanda dekenen ezintzian horrek iteik bere partez.
ola denisek bi partidutik behin jugadore jolastuko zin ta berix ta nik ba portero 4 partidutik behin portero. Ni behintzat ados niok honekin ta aber denis ta berixek ze esateyen, ze ez diat uste beste inorrek portero nahi dikenik, ala baek abixau ta moldauko gaituk.
Bo usteiat txapa geiegi ainaukela botatzen txorrada puta honegatik, jejeje. ezautzeiazue nolakua nauken.
Benga ondo sei eongo gaituk, aio
koller -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
hi playeruak noiz dituk?
12:30tan eo 12tan?
aurbieta22 -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
12tan
Xagua -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
Iepa danai!
Aitor ta biyok aurreko ostialen ez gintuan azaldu paletako desapiyua genitxekalako bertso eskolako xaharrakin. Ta biyarko nik behintzat komerik eukikoixkit, 7k 10 gutxitako trenen allauko nauk ta. Baño beno, bixitatxo bat ingoizuet. Ah! Ta igande hontan eurra eh! Beste 3 puntu lortu berra zazkau!
Gañea 12tan izanda baziok lotako astiya parranda in nahi dikenantzate…
Eongo gaituk
Aurten Itxaski tope zitxok!!!!!!!!!!!!!
Axi -(e)k esandakoa,
2008 Urria 19 @ 11:51
Iepa!!
Bai eskobar, nik behintzat hala ulertu nian bere garaian, esan nahi niana huan zuen artian hitzeiteko ta konpontzeko, ta oso ondo irutiu zaiak idatzi deken proposamena. Ostiralian azalduko nauk baina eztiat entrenauko ze hemen aste ontan torneua euki diau futbolekua ta babak atea zaizkiak ta igandeako zaitu ingo nauk, baina portero jarriko nauk. Ordun argi geatzek, euriya ite baik etziokela entrenamenduik ok? ta bestela BAI.
Aste hontan beste 3 puntu lortu ber dixkiau, konfiantzakin gitxabek ta!!!
Ostiralarte!