03.30.07
Posted in bertsoak March 30, 2007 at 10:43 by zerdiok
ITXASKI F.C
-1-
Cromagnon-go gizonek
balletean nola
jolasten da Zarautzen
hondartzan futbola:
goizez eta oinutsik
lehengo eskola,
nahiz azkazalak hautsi
ez dio ajola.
Ez dadin esan kasta
galdua dagola!
-2-
Nahiz eta kirolean
ez geran eredu
bertso eskolan batek
egin zun erregu:
Guk ere ekipoa
osa dezakegu,
oraindik gazte xamar
itxuraz gaude gu,
Egañak bezainbeste
korrituko degu!
-3-
Mantxi botilleroa
edota atean,
Felix eta Xabier
atzeko partean
Aitor pibote gisa
guztien tartean
Oier ta Aranzabal
noski atakean
Hodei jubenila da…
hurrengo urtean.
-4-
Bistan denez, halare,
ez ginen nahikoak
gutxienez hamaika
behar ekipoak.
Fitxatu genituen,
ez nolanahikoak:
gazte korrikalari
eta sasoikoak,
eta bi beterano,
gordin antxekoak.
-5-
Escobar ta Andoni,
ateko pareta,
defentsan Arriaga
Beñat ta Urbieta,
Jon, Axi eta Orbek
zenbat lasterketa,
Perez, Harri ta Ima
indarrez beteta…
Fernando ta Txope ez,
za(ha)rrak dira eta!
-6-
Patrozinadorea
hurrengo problema:
aurkitzea dirua
jarri zezakena.
Itxaski jo genuen
guk egokiena
herri kaskoan dagon
betiko taberna,
urteko “isostarra”
zerbitzen duena.
-7-
Kamiseta horia,
guztiz dotorea;
Moskutik ikusten da
gure kolorea.
Ilunagoak dira
emaitzak ordea,
ekipo asko dago
gu baino hobea…
Urtzi behar genuke
entrenadorea!
-8-
Dena dela ez gera
ibili hain gaizki;
lehen urtea gendun,
egin degu aski.
Orain ospa dezagun
afari ta guzti,
eskatuz bi gin tonic,
lau ron, hiru whisky…
Kopen txapeldun baietz
atera Itxaski!
Permalink
03.29.07
Posted in Entrebistak March 29, 2007 at 13:32 by zerdiok
Unai Eskobarrekin egon ginen lengoan eta, hurrengo urteetan taldez ez duela aldatuko esan zigun beste gauza askoren artean.
Kaixo Unai (ala Exko?)
Exko, Exko… jeje
Zermoduz animoak aurreko partidua eta gero?
Ba, hala nola… baina buelta eman behar diogu igande honetan eta horretarako anbiente ona mantendu behar dugu.
Zer iruditu zaizkizu Patxiren deklarazioak?
Guztiz lekuz kanpokoak, gauden lekuan gaudela. Baina, ez dut ezertxoere esango… atikulo 33…
Lagunekin nola eramaten duzu portero izatearena?
Oso ondo, jaja! Txilabert deitzen naute eta oso gustora nabil itxaskin, urte asko egotea pentsatze
Permalink
Posted in Azken berriak March 29, 2007 at 13:04 by zerdiok
Kaixo Itxaski zaleok. Igande honetan urteko partida garrantzitsuena jokatzea tokatzen zaigu, beraz, talde osoa agertzea espero da. Irabazi ezkero klasifikatu e4gingo gara kopara, baina aldiz, galdu egiten badugu. kalera! Enpatatu ezkero ere komeriak.
Deialdia luzatzen dizuegu eta espero dugu bertan izatea taldea animatzen jo eta ke.
“PATXI”-ri
Gure taldean dagoen anbientea izorra dezakeen deklarazio batzuk egin zituen “Patxi”k iruzkinetan. Hemendik, taldearen izenean, horrelakoak esaterakoan aurpegia emateko deialdia egiten diogu. Jakin dezala, talde honetan ez dela inor bialduko.
Permalink
03.16.07
Posted in Azken berriak, ITB(Itxaski Telebista) March 16, 2007 at 17:20 by zerdiok
Une honetatik aurrera, ITB-k eskaintzen dituen bideoak blogean bertan ikusteko aukera egongo da. Etxeko sofan bezala sentituko zarete.
Gogoratu: orain arte jaso ditugun bideoak ITB atalean daude.
ITB-ko arduradunak
Permalink
03.09.07
Posted in Azken berriak March 9, 2007 at 10:16 by zerdiok
Larunbat honetan. Ezin da huts egin, faltarik gabe azaldu, argazkia atera behar baitugu.
Itxaskik, aspaldiko partez, ratxa txarrarekin bukatzeko duen aukera ezin du galdu. Patrozinadoreari poza emateko eta kopara zihur klasifikatzeko aukera da.
Permalink
03.04.07
Posted in Azken berriak, Sailkatugabeak March 4, 2007 at 19:05 by zerdiok
Partidu oso ona jokatu zuten Itxaskiko gazteek, nahiz eta zorte txarra eduki, izan ere, bi gol propian sartu zituzten. Itxaskirentzat balio izan zuen gola Dani Txoperenak sartu zuen bigarren denboran ate guztiak zabalduaz. Ez zen ordea posible izan partiduari buelta ematea. Aipagarria izan zen Ikerren esfortzu eta kalitatea, taldea osatzen lagundu ziguna.
Bestalde beti bezala, gure umiltasun eta kiroltasunaz baliatuz osti asko banatu zituzten Euskaldunako zenbait jokalarik eta bat santzionatua izan zen txartel horiarekin.
Hurrengo partidurako Harri-ren debuta espero da(azken minutuetan bada ere) eta Tanke, Xabier, Andoni, Felix eta Urbik parte hartuko dutela espero da, besteak beste. EA ARGAZKI OFIZIALA ATERATZEA DUGUN!
Permalink