Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

12.31.06

Axierri Kontratua berritzeko eskaintza:

Posted in Sailkatugabeak December 31, 2006 at 13:03 by zerdiok

4 urterako kontratua eskeini dio Itxaskiko Zuzendaritza batzarrak. Esfortzu ekonomiko ikaragarria egin du zuzendaritzak jokalariak taldea utz ez dezan. Urte bakoitzean 6 afariko oferta egin diote eta klausula 100 milioietan jartzeko asmoa erakutsi dute. Orain ikusi beharko da jokalariak geratu nahi duen ala ez. Azpimarragarria izan daiteke Axierrek Oier Arantzabalekin duen erlazioa erabakia hartzerako orduan.

Klubak jakinarazi du, Tanke joaten bada, errefortzuren bat gehiago fitxatzera behartuak egongo direla. Gehien entzuten den izena, Unai Arriaga zaharrarena da, hain zuzen ere, Axierren anaia. Nahiz eta proiekzio handirik ez duen, beterania kutsu bat emango lioke taldeari eta dagokion bajari erantzungo lioke.

Hamaika ikusteko jaio gara…

JAITSIERA POSTUETATIK 7 PUNTUTARA

Itxaski F.C taldea, jaitsiera postuetatik 7 puntutara aurkitzen da, eta beraz, ez dago denboraldi txarra egiten. Hurrengo partida irabaztera behartuta daude, behingoz konfirmatzeko zaharren kategoria honetan. Harri Baraibarren errekuperazioa aurrera doa eta espero da laister zelaian egotea. Bestalde Txopek zigor disziplinarioa jaso ondoren, hurrengo partida jokatzekoprest dago eta garrantzitsua izango da bere presentzia. Atzo (2006-12-3) kontzentrazioa egin zuten gabean, taldeko zenbait jokalarik, hurrengo partida prestatze aldera.

8.jardunaldia: Emaitzak eta sailkapena

Posted in Sailkatugabeak December 31, 2006 at 12:51 by zerdiok

SAILKAPENA

1º S. FIESTAS TXANELA 21 pto.
2º C.G. OTZARRETA 20 pto.
3º MÁRMOL / MALECÓN 18 pto.
4º EUSKALDUNA / TARIN 18 pto.
5º DECORACION BAT 15 pto.
6º PLASTICOS URTETA 14 pto.
7º INDAUX 14 pto.
8º ARTILAN / KULIXKA 12 pto.
9º ASTI PINTURAK 11 pto.
10º INMOBILIARIA ORIO 8 pto.
11º ARRANO TABERNA 8 pto.
12º ITSASKI TABERNA 8 pto.
13º ETXE-ZURI TABERNA 6 pto.
14º ZUBI-ONDO / IÑURRITZA 3 pto.
15º KIRKILLA JATETXEA 2 pto.
16º ASERGROUP 1 pto.
17º ITXAS-LUR TABERNA 1 pto.

EMAITZAK:
C.G. OTZARRETA 4-1 ITSASKI TABERNA
DECORACION BAT 0-2 INDAUX
S. FIESTAS TXANELA 3-2 ARRANO TABERNA
ASTI PINTURAK 6-1 ITXAS-LUR TABERNA
MÁRMOL / MALECÓN 2-1 ZUBI-ONDO / IÑURRITZA
ARTILAN / KULIXKA 0-1
PLASTICOS URTETA
EUSKALDUNA / TARIN 5-1 KIRKILLA JATETXEA
ASERGROUP 2-4 ETXE-ZURI TABERNA
INMOBILIARIA ORIO - ATSEDENA

12.26.06

AXIER ARRIAGAREN KOMUNIKATUA

Posted in Sailkatugabeak December 26, 2006 at 18:18 by zerdiok

Uste dut lehen argi eta garbi esan nuela, orain nire taldea den Itxaski FK-an zentratua nagoela, baina bese aldetik ordea, beste taldeetako eskaintzak entzuteko prest nago, nire hurrengo urteko aspiraziok talde honek eskaini ditzakeenak baino handiagoak baitira. Mementuz, Itxaski FK-ko zuzendaritza batzordearekin gauzak argitu nahiko nituzke beraien postura dela eta. Bestetik gabe, esperoet nire komunikatuak polemika askorik ez sortzea.

SUSMOAK:

Zenbait komunikabidek uste dute Itxaski FK-ren negatiba Axierren prezioa igotzeko dela, eta Marmol F.T-ek 35 milioi ordadindu ez gero taldeak aske utziko duela.  Hurrengo egunetan argituko dira azken flekoak.

TANKE ARRIAGAREN JARRAIPENA ARRISKUAN

Posted in Sailkatugabeak December 26, 2006 at 17:38 by zerdiok

Hau irakurri genuen lengoan marmolen blog-ean. Itxaskiko zuzendaritza kezkatuta dago, Axierrek eginiko zenbait adienengatik. Argibideak eskatu dizkiote jokalariari, klubaren bizkarrera negoziatzen ari dela susmatzen baitute. Itxaskiko zuzendaritzak esan du, kontratua amaitu aurretik mugimendurik egiten bada, juizioetara joko dutela eta gauzak horrela jarraitu ezkero; MARMOLF.T-rekin arremanak apurtuko dituztela.

Deklarazioak: “MARMOL FUTBOL TALDEko zuzendaritza batzordeari jakin arazi nahi diogu Axier Arriaga Uzkudunek 40 milioitako klausula duela eta kantitate hori ordaindu gabe ezdela aterako taldetik. Hala balitz juizioetara joko dugu…, …orain arteko harremanak onak izan dira bi kluben artean, baina, logikoki, arriskuan daude.”  Hau guztia esan zuten atzo, Kirol Zuzendariak eta kapitainak, Itxaski Tabernan eskeini zuten prentsaurrekoan.

Marmol tabernaren Web-Orrian agertutako artikulua:

“Dagoeneko hanka terdi baino gehiago du Asier Arriaga Uzkudun “alias Tanke”proiekzio handiko zentralak (18 urte) MARMOL taldean.
Honen adibide http://itxaski.mundua.com/ -an egindako deklarazioak:

“Hurrengo urterako ez duzu kontraturik eta kluba zuri lotu nahian dabil, komunikabideetan agertu da, zenbait talde atzetik dituzula, renobatuko al duzu?
Uste dut, horrelako polemikak ez direla onak eta beraz, bakarrik, hurrengo partiduan pentsatzen dut “.

Garbi geratzen den bezala Marmol Taldeko Administrazio Kontseiluak ez du atsedenik hartzen eta buru belarri eta ixilpeko gestio ezberdinen bidez, jada lotua duela dirudi etorkizun haundiko zentral hau.
Gestio bikain honen ondorioz MARMOL taldeak bere etete klausula (40 milioi) ordaindu gabe etorkizun haundiko jokalari bat bereganatuko du.Kontseilari batek adierazi digunez:

” zentral txukun baten aurrian gaudela dirudi, hala ere, litekena da gureganatu ostean pare bat urteko seziyo bat itia, pixkat gogortzeko mutilla, alegiya: fitxatu ta geo pare bat urtez zeditu ingo deu; plastikos urteta bezalako ekipo baten batea. Hala eta guztiz ere, ez deu eze aurreatu nahi ze dakizuen bezala denboraldia amaitu arte ezteu eze esango : kontua hartu ezteula Tanken ekipuakin (Itsaski) arazoik euki nahi ta are gutxyio mutillak arazorik edukitzea bere aurtengo ekipuakin”.

Administrazio Kontseiluaren lana goraipatzekoa erabat, talde honek hondartzan ezik “despatxutan” ere oso ondo jokatzen duela dirudi.

“Jugada a tres bandas” delako baten aurrean gaude: Tanke bereganatu (Itsaskitik etete klausula ordaindu gabe); Plastikozea utzi 2 urteako, eta bide batez Don Agirre eskuratu truke moduan (Egoi) Plastikozetik.”

“Itxaski bezalako talde handi batean jokatzea, nire betiko ametsa da”

Posted in Sailkatugabeak December 26, 2006 at 17:20 by zerdiok

Pablo Aranburu, euskal futbolaren 18urteko perla.

Hala esan zuen Pablo Aranbuuru jokalari gazteak lehengoan, Itxaskik Otzarretaren aurka zuen partidua ikustera joan zenean. Hau ez da berria, Itxaskiko kirol zuzendariak fitxatu nahi izan zuen urte hasieran ere, baina, ez zen Zarauzko kirol Elkarteak jarri zion klausula astronomikoa ordaintzeko prest agertu. Dena dela, badirudi urtea amaitzean (Pablok kontratua amaitzen duenean) zuzendaritza batzordeak bere fitxaketa publiko egitea. Aski ezaguna da jokalari hau duen kalitateagatik, zein, fisikoagatik, beraz, fitxaketa ona litzateke taldea indartzeko.

Honela zioen kapitainak, berari buruz galdetu ziotenean; Oier Aranzabal: “Aspaldidanik ezagutzen dut eta jookalari oso onada, baina orain ez da momentua gai auek ikutzeko eta nahiago dut gure aurtengo helburuan zentratu, Kopa” Asier Aranburu jokalari indartsuak ere hitz egin zuen: “Bai, ezkertiarra eta teknikoa da… oso ona. Gainera nire abizen berbera du, jeje”. Partidua galdu arren, ez dute umorea galtzen jokalariek.

Otzarreta 4- Itxaski 1 Ez zen hainbesterainokoa izan

Posted in Sailkatugabeak December 26, 2006 at 14:39 by zerdiok

Ahazteko partidua. Horrela bakarrik definitu dezakegu, baina, jokalariek hankak lurrean dituzte eta lehenengo urtea denez, ez diete gehiegi eskatzen beren buruei. Azpimarragarria da, afizioa animatzen egon zela momentu oro eta plaierotako afizio onena daukagula. Orain hurrengo partiduari begira jarri dira mutilak.

TXOPERI DIZIPLINA ZIGORRA:

Txope, taldeko jokalari beterano bati, diziplina zigorra jarri diote, kapitainari jakinarazi gabe partidura ez zelako agertu ere egin. Direktiba eta kapitaina zer zigor jarri ausnartzen ari dira.

12.22.06

Otzarreta-Itxaski (Igandea 12:00tan)

Posted in Sailkatugabeak December 22, 2006 at 21:26 by zerdiok

Konfirmazioa izango al da? Nork daki… Baina itxaskik, igandean, plaierotako talde handienetariko bat du aurrean eta bertan ikusiko da benetan aurten zerbait egiteko gai direnentz.

Oier Aizpurua alias, “txangu”, azken orduko duda da, sukar arin bat duelako. Baja garrantzitsua  dudarik gabe.

11:00etan geratu dira taldekideak zelaia marrazteko.

12.15.06

“NIRE USTEZ KOPARAKO KLASIFIKATZEA DA GURE META, BAINA OSO ZAILA IZANGO DA IRABAZTEA”

Posted in Entrebistak December 15, 2006 at 18:10 by zerdiok

Izena: Asier Arriaga Uzkudun Postua: Zentral Adina: 18 urte

Jokarari honek oso ondo hasi du denboraldia eta horrela, zenbait talderen interesa piztu du. “Tanke” deitzen diote, izan ere, aurrean jartzen zaizkion denak birrintzen ditu iñurriak bailiran.
Zergatik futbola? Gustokoen dudan kirola baita.

Noiz hasi zinen futbolean jokatzen? Pfff… Esango nuke… Jaio nintzenetik.

Athletic ala Erreala? Erreala

Bihotzeko taldea? Barzelona

Euskal selekzioa ofiziala bai ala ez? Bai noski

Makarroiak ala arroza? Makarroiak

Musikari bat. Jesus Mari Lopetegi

Ligatzen aditua omen zara… EZ!

Umiltasuna bai ala ez? Bai

Handia ala txikia? Handia

Jokalari onena? (Aranzabal kontatu gabe) kar kar, Ronaldinho.

Kapitain bat? (Aranzabal kontatu gabe) Puyol.
Itsaki F.Cko onena? Ez dago onenik.

Zer egingo dugu aurten ligan? Argi dago lehenengo urtea izateko, oso ondo hasi dugula denboraldia, eta nahiz eta talde oso gaztea eduki, salbuespenak salbuespen… nire ustez koparako klasifikatzea da gure meta, baina, oso zaila edukiko dugu irabaztea.

Zenbat goletan jarri duzu aurtengo meta? 1 eta gustura.(umiltasunez)

Hurrengo urterako ez duzu kontraturik eta kluba zuri lotu nahian dabil, komunikabideetan agertu da, zenbait talde atzetik dituzula, renobatuko al duzu? Uste dut, horrelako polemikak ez direla onak eta beraz, bakarrik, hurrengo partiduan pentsatzen dut.

12.12.06

EMAITZAK (7.jardunaldia)

Posted in Emaitzak December 12, 2006 at 19:16 by zerdiok

ITSASKI TABERNA 3-2 INMOBILIARIA ORIO
INDAUX 0-1 C.G. OTZARRETA
ARRANO TABERNA 2-4 DECORACION BAT
ITXAS-LUR TABERNA 0-2 S. FIESTAS TXANELA
ZUBI-ONDO / IÑURRITZA 0-2 ASTI PINTURAK
PLASTICOS URTETA 0-1 MÁRMOL / MALECÓN
KIRKILLA JATETXEA 2-6 ARTILAN / KULIXKA
ETXE-ZURI TABERNA 1-3 EUSKALDUNA / TARIN
ASERGROUP-ATSEDENA

SAILKAPENA (7.jardunaldia)

Posted in Sailkapenak, Sailkatugabeak December 12, 2006 at 19:13 by zerdiok

1º S. FIESTAS TXANELA 18 pto.
2º C.G. OTZARRETA 17 pto.
3º DECORACION BAT 15 pto.
4º MÁRMOL / MALECÓN 15 pto.
5º EUSKALDUNA / TARIN 15 pto.
6º ARTILAN / KULIXKA 12 pto.
7º PLASTICOS URTETA 11 pto.
8º INDAUX 11 pto.
9º INMOBILIARIA ORIO 8 pto.
10º ARRANO TABERNA 8 pto.
11º ASTI PINTURAK 8 pto.
12º ITSASKI TABERNA 8 pto.
13º ETXE-ZURI TABERNA 3 pto.
14º ZUBI-ONDO / IÑURRITZA 3 pto.
15º KIRKILLA JATETXEA 2 pto.
16º ASERGROUP 1 pto.
17º ITXAS-LUR TABERNA 1 pto.

« Previous entries

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios