05.16.09

Itxaski 2.0, taldearen web-gune BERRIA!!!!

Atala(k): Azken berriak 2009 Maiatza 16 @ 23:34 Egilea zerdiok

http://itxaski.wordpress.com

04.26.09

Itxaski 0 - Kepa Loidi 1 URRENGO URTERARTE!!

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Apirila 26 @ 21:03 Egilea zerdiok


04.24.09

PLANIFIKAZIOAN ALDAKETAK: “ez diau kanpua markau ber, hau dek ordutegiya oain”

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Apirila 24 @ 21:08 Egilea zerdiok

-9:00 Kafia taldian hartu nahi dikenantzat Garaban tabernan
-9:30 Finaleko taldiak eon ber diau (derrigorrez)
-10:00 Beroketa
-10:45 FINALA
———————-
-Premiyuak
———————-

-3:00etan Bazkaya Arkaitz Mendi Elkartian (Derrigorrez)

Menua eta Naxari altunaren testua

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Apirila 24 @ 15:14 Egilea zerdiok

BAZKARIKO MENUA:

-Entsalada, txoixua eta pate pixkat
-Txuleta
-Sorbetia
-Kopa Edateko: Ardua, sagardua, ura

Naxari Altunaren ahots eta doinuakin irakurtzeko:
Historiarekin zita du igandean Itxaskik zarauzko hondartzan. Nork esango zuen duela hiru urte, taldea sortuberritan, kopako final bat hain gertu izango zuenik. Lanak bere fruitua ematen du ordea, eta duela hiru urte ereindakoa jasotzen hasteko garaia iritsi da. Ereindako hori baina ez dakigu ziur zer den, zerbait polita egiteko gogoa, neguko igande goiz hotz eta euritsuetan sekulako bestondoarekin hondartza aldera bultzatzen duen zerbait, harria baino gogorragoa den baloiak izterrean ematen duenean sufriarazten duen kalbarioari aurre egiten laguntzen duen zerbait, baloiarekin korrika hasi eta uretan sartzean baloia atzean utzi dugula konturatzen gareneko amorrua gainditzen duen zerbait, baloizari gaizki jo eta behatza Tuterara begira jartzen zaigunean sentitutako minari aurre egiten dion zerbait, 6garren gola jasotzean botatako hasperena baino indartsuagoa den zerbait, garaipena lortu eta uretara salto egitean nabaritutako hotzikara barneratzen laguntzen duen zerbait, golak sartzean jasotako txalo eta biba oihuak oraindik goxoago egiten dituen zerbait, blai eginda eta hotzak akabatzen etxera itzuli eta dutxa beroaren azpian etortzen den sentsazio hori ekartzen duen zerbait edo, eta batez ere, argazkian guztiek duten irrifarre hori sortarazten duen zerbait….eztakit nola deitu horri, ilusioa, grina…eztakit.
Baina badakidana zera da: denadelako zerbait horri esker dagoela Itxaski dagoen tokian, izarrik gabe eta oinak lurrean jarrita, eta igandean ziur urrezko hizkiz idatziko duela bere izena plaierotako historian. Eta nola ez, hantxe egongo garela gu hori dena ikusteko eta irrifarre horiek ez galtzeko. Izan ere…………………………………………………………………………………………………………………….AURTEN ITXASKI…TOPE ZITXOK!!!!!!!!!!!!!! AUPA MUTILAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

04.23.09

IGANDEKO FINAL HANDIA: PLANIFIKATUTA JADA

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Apirila 23 @ 20:16 Egilea zerdiok

Gaur Itxaski tabernan izandako bileran adostu da igandeko planifikazioa. Bertan elkartu dira, taldeko kapitaina eta Iñigo IZB(Itxaski Zuzendaritza Batzordea)ko presidentea

-8:05 Kafia taldian hartu nahi dikenantzat Garaban tabernan
-8:45 Kanpuak jartzeko (derrigorrez)
-10:00 Beroketa
-10:45 FINALA
———————-
-Premiyuak
———————-

-3:00etan Bazkaya Arkaitz Mendi Elkartian (Derrigorrez)

FINAL HANDIA

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Apirila 23 @ 8:46 Egilea zerdiok

FINALA IGANDEAN 10:45

HABANERA

Zorra zor izaten da ta
daukat kitatu beharra
horra 3 Habanera
horra gure deiadarra
denboraldi hasiera
esperantzatsu xamarra
erdialdera ordea
pixka bat irregularra
azken partidatan baina
atera degu indarra
indartsu zeharkatu degu
Final Handirako marra
sasoiz gainezka gaude ta
adorea barra-barra
helburua betetzeko
falta da urrats bakarra.

Denis eta Exkorekin
atea ondo zainduta,
Axi,Iker,Ion,Ibon,Beñat,
Pablok defentsan burruka,
Mikel,Kapi,Berix,Itu,
bi Urbietak puntarik punta,
Tomitx, Ima, Harri ta Aizpuk
erremate batez buka,
Kepa Loidi faborito
denik ezin degu uka
baina sorpresak ematen
Itxaski dago ohituta
azken txistu hotserarte
ezer ez dago galduta
kasta horrekin edozein
menpera dezakegu-ta.

Zenbat jokalari trebe
Ikastolako harrobian
egia esanda gaude
aste honetan glorian
azken partida amaiera
dugulako memorian
Kirkillaren aurka egon
ginen ia erorian
baina sinisten degunez
gure kolore horian
bizirik atera ginen
aurkariak hilobian,
Txapeldun izango gera
kopako kategorian
ta atal polit bat idatzi
Itxaskiren historian.

04.20.09

Gabilondo gaztea sinatzear

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Apirila 20 @ 14:55 Egilea zerdiok

jma20.JPG

Portland taldeko jokalari ohia kontratua sinatzear da. Zenbait hedabideen arabera urte kopurua soilik geratzen zaie sinatzeko.

Egun Barakaldoko jokalaria den 20 urteko gazteak 1, 93 m neurtzen du eta aurrelari iaioa da. Iñigo taldeko zuzendariak adierazi duenez, finalera klasifikatuz gero lortutako diruarekin aspaldidanik zuten pentsatua etorkizunerako inbertsio handi bat egitea. “Urte hasieran ere tanteatu genion, baina eskatzen zuena ezin genuen bete”, adierazi digu zuzendariak. Itxaski klubak sekulako esfortzu ekonomikoa egina du jada Imanol eta Axier bezalako jokalariak mantentzeko, eta urte hasieran ezin zuen “halakorik esfortzurik” egin.

Ituren baja lau haizetara
Ziurrenik fitxaketa hau, Itu jokalariaren hutsunea betetzeko izango da. Aspaldi hasia zen zabaltzen joan egingo zenaren zurrumurrua. Klubarekin makina bat diziplina arazo izan baitzituen.
sopelana-36.jpg

04.19.09

EREIN eta JASO

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Apirila 19 @ 16:52 Egilea zerdiok

Proiektu ugarik ondoa jo duten bitartean, Itxaskik erakutsi du etorkizuna duen talde sendo bat dela. Hiru urteko lanaren ostean, parte hartu duten denei esker, Kopako final handian izango gara! Aurten Itxaski TOPE ZITXOK!!
1569392710_2d4d1a0a8b.jpg

Hasteko larunbateko partidaz hitzegin beharko. Sinisteak, amesteak bidea lautzen du eta sinistu egin genuen larunbatean.
Hiru eta hutsekoarekin Kirkillako mutilak lasaitu egin ziren, Paxo gazteak aldaketa eskatu zuen partidu ona egin eta gero. Eta gero gerokoak, lasaitasunak lasaitasun, iniziatibarekin (eta Asier Urbieta pletoriko batekin) berdintzea lortu ostean penaltien tandara joan ginen ezpainetan garaipenaren zaporea genuelarik. Eta ez zen gutxiagorako.
Nola azaldu partida bada… ezin da…

2149297081_13d72c7049.jpg
Ilusio handiz duela hiru urte hasi ginenean erein genituen haziak.
Eta partiduro jaso dugu lanaren fruitua. Itxaskin sinisten dugulako.

argazkiak: http://flickr.com/photos/zelaixetan

04.15.09

Kirkilla VS Itxaski SEMIFINALETARAKO SARRERAK AGORTUAK

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Apirila 15 @ 10:49 Egilea zerdiok

Plaieroetako kopako semifinaletako sarrerak jada agortu dira eta klubak plaza musikan pantaila erraldoia jarriko du partidua jarraitu nahi dutenentzat. Bestalde La Sextak erosi ditu erretrasmisiorako eskubideak

Partidua gori-gori dator eta entrenatzaileak taldea indartzeko asmoz entrenamendu potentea egitera deitu du, Ostegunean (hilak 16) Arratsaldeko 17:00etan Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako zelai “artifizialean.” “Taldekide oro agertu dadila kirol erroparekin partidu bat botatzera” esan du batzarkide batek indartsu.

Bestalde, Itxaskiko afaria larunbatean, finalera klasifikatu ondoren egingo da Itxaski tabernan.

03.25.09

Itxaski VS Asergroup

Atala(k): Sailkatugabeak 2009 Martxoa 25 @ 16:58 Egilea zerdiok

Kopako lehenengo partidari ekingo dio asteburu honetan Itxaski tabernak, indarberrituta

Asergroup talde istorikoa garaituko dute itxaskiko mutilek igandean 2.kanpoan. Duela urtebete gertatutakoaren errebantxa izango dela dioten arren, ez da hala izango, kopa baita talde horiaren helburu bakarra. “Kopa lortzeko aurretik zapaldu beharreko guztia zapaldu behar da”, dio Iñigo Itxaskiko batzarburuak.

Beraz garbi dago:

“aurten itxaski… TOPE ZITXOK!”

« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4 Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5